Itxi

telebista

Kirolak

Bigarren B Mailako futbola, txirrindularitza eta Binakako Txapelketa, gaur, EITBn

EITB Media

Horrez gain, "Helmuga" kirol saioak surfa hartuko du protagonista.

  • Futboleko baloia

    Futboleko baloia. Irudia: EITB Media

Bigarren B Mailako futbola, txirrindularitza eta Binakako Txapelketa eskainiko dira gaur, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en. Horrez hain, "Helmuga" kirol saioa ere eskainiko da; eta ETB4 kanalean, aldiz, 12:00etan, Laudion otsailaren 12an jokatutako afizionatu mailako Euskal Herriko Lau t'erdiko Elite Txapelketako finala izango da ikusgai.

11:30ean, "Helmuga" kirol saioak emakume surflariak izango ditu protagonista. Alde batetik, bi gazte surflariren inguruan arituko dira: Janire Gonzalez Etxabarri eta Ainhoa Leizeaga. Eta bestetik, Zarautzen bertan Nadia Erostarberi egingo diote elkarrizketa.

12:00etan baita ere, Bigarren B Mailako Alaves B vs Athletic B partida izango da ikusgai. Naxari Altunak eta Juanan Larrañagak egingo dute partidaren jarraipena.

Ondoren, Proventzako Tourreko laugarren eta azken etapa eskainiko da. Avignonen hasi eta Salon de Provence herrian bukatuko da lasterketa (163km). ETB1en 15:00etan izango da etapa ikusgai eta eitb.eus-en, ordea, 13:30etik jarraitu ahal izango da Fermin Aramendi, Alfontso Arroio eta Xabier Usabiagaren eskutik.

17:00etan, Binakako Txapelketako jardunaldiari ekingo zaio. Oraingo honetan, promozioko partidak emango dio hasiera emanaldiari: Zabala - Erostarbe vs Zubizarreta III - Uriondo. Bestalde, txapelketako partida nagusia Olaizola II – Rezusta vs  Elezkano II - Zabaleta pilotarien artean jokatuko da; eta bukatzeko, Dario - Untoria vs Bakaikoa - Ibai Zabala arituko dira aurrez aurre Logroñon. Partiden jarraipena Xabier Euzkitzek, Abel Barriolak eta Elena Azpeitiak burutuko dute.