telebista
22:30ean
Costa Ricako Ozeano Barea, gaur gauean, "Vascos por el Mundo" saioan
EITB Media
Jorge Limia kazetariak Costa Ricako hainbat txoko bisitatuko ditu Iñaki, Iratxe, Rafa eta Maria Eugeniaren eskutik.
-
Jorge Limia, "VxM" saioko kazetaria. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia
Gaur gauean, "Vascos por el mundo" saioak Costa Ricara bidaiatuko du, basoz, hondartzaz, oihanez, sumendiz eta mota guztietako animaliez betetako paradisu berdera. Oraingoan, Jorge Limia kazetariak Iñaki, Iratxe, Rafa eta Maria Eugenia anfitrioiekin batera ezagutuko du kafearen herrialdea.
Saioko kamerak Poas sumendiaren tontorrera igoko dira. Bertan, kilometro bat baino gehiagoko diametroa duen krater handia ikusiko dute. Ondoren, sumendiaren magalean landatu eta hazten den kafea nola biltzen den ikasiko dute. Hortik, leku magiko batera joango dira, La Paz ur-jauzira; 40 metro baino gehiagoko altuera duen ur-jauzi horren barrualderaino daraman pasabidea aurkituko dute bertan.
Itsas biologiako zentro bat bisitatzeko aukera ere izango dute, eta bidaiaren une politenetako bat biziko dute bertan: itsas dortoken jaiotza. Natuwako animalia santutegira ere joango dira, eta inguru horretan bizi diren jaguarrak, nagiak, tukanak eta guakamaio gorriak eta berdeak ikusiko dituzte. Eta indarrak berreskuratzeko, Costa Ricako plater tipikoetako bat dastatuko dute, chifrijoa, baina itsas ukitua izango du.
"VXM"ren ibilbidea San Jose hiriburutik ere igaroko da. Besteak beste, Demokraziaren eta Armadaren Abolizioaren Plaza eta Melico Salazar Antzokia, Costa Ricako handiena, bisitatuko dituzte.
"Vascos por el Mundo" ostegunetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.