telebista
22:15ean
"3 generaciones" filmaren estreinaldia, gaur gauean, ETB2n
Giza identitatea lantzen duen filmak New Yorkeko nerabe transgenero baten kasua hartzen du abiapuntu, Ray.
-
Ray. Filmaren promoziorako bideotik hartutako irudia
Gaur, 22:15an, 3 generaciones (About Ray) filma estreinatuko du ETB2k. Gaby Dellal zinemagileak zuzendu du pelikula, eta Elle Fanning, Naomi Watts eta Susan Sarandon dira protagonista.
Familia bereko belaunaldi ezberdinetako hiru kideren bizitzak erabat aldatuko dira Rayren egoera eta erabakia direla-eta. Nerabe transgeneroa da Ray (Elle Fanning), eta hormona tratamendua egiten hastea erabaki du. Bere semeari babesa erakutsiko dio Maggiek, eta Rayren aita bilatzen hasiko da tratamenduarekin hasteko, haren legezko onespena behar baitute. Bestalde, Rayren amama lesbianak, Dollyk, iloba neska izan beharrean mutila dela onartzen ikasi beharko du.