Itxi

telebista

Kirolak

Eskubaloia eta Binakako Txapelketako partidak, gaur, zuzenean, EITBn

EITB Media

Binakako Txapelketako partida nagusia Olaizola II-Rezusta vs Bengoetxea VI-Aranguren pilotariek jokatuko dute.

  • Pilota

    Pilota. Argazkia: EITB Media

Eskubaloiak eta pilotak osatuko dute larunbateko kirol eskaintza.

Alde batetik, 16:00etan Asobal Ligako Bidasoa Irun vs Anaitasuna eskubaloi partidaz gozatzeko aukera izango da. Jon Ander Gorospek eta Asier Zubiriak egingo dute norgehiagokaren kontakizuna.

Ondoren, 17:30ean, hiru pilota partida jokatuko dira Bilboko Bizkaia pilotalekuan. Atariko Agirre-Erasun vs Bakaikoa-Larunbe neurketaren ondoren, Binakako Txapelketako partida nagusia jokatuko dute Olaizola II-Rezusta vs Bengoetxea VI-Aranguren pilotariek. Bukatzeko, Promoziokoan Dario-Ruiz vs Salaberria-O.Etxebarria izango dira aurrez aurre. Hiru partidak zuzenean jarraitzeko aukera izango da ETB1eko "ETB Kantxa" saioan eta eitb.eus atarian, Xabier Euzkitze, Mikel Idoate eta Ane Muruamendiarazen kontakizunarekin.