telebista
Audientziak
126.000 ikus-entzulek jarraitu zuten larunbatean asteburuko "Atrápame Si Puedes"
EITB Media
Horrez gain, ostiraleko "Esto No Es Normal" saioak inoizko audientzia-zatirik altuena lortu zuen, eta "Aquí y Ahora" saioko estreinaldiak, 235.000 ikus-entzuleko audientzia metatua.
-
Patxi Alonso, "Atrápame Si Puedes: Finde". Argazkia: EITB Media
Larunbateko "Atrápame Si Puedes" saioak denboraldiko bigarren kuotarik altuena bereganatu zuen: % 14ko audientzia-zatia. Horrez gain, 126.000 ikus-entzulek jarraitu zuten emisioko uneren batean Patxi Alonsok gidatutako lehiaketa.
Halaber, ostiraleko "Esto No Es Normal" saioak inoizko audientzia-zatirik altuena lortu zuen: % 11,6ko kuota eta 106.000 ikus-entzuleko audientzia metatua Euskadin eta eragin eremuan.
Bestalde, igandean,"Aquí y Ahora" ikerketa-saio berria estreinatu zen, Eider Hurtado eta Nerea Reparazen eskutik. Saioak online erosketak eta Amazon hartu zituen hizpide. Lehen atal honek, % 9,6ko audientzia-zatia bereganatu zuen eta 235.000 ikus-entzuleko audientzia metatua Euskadin eta eragin eremuan.