00:17

telebista

7. atalaren aurrerapena

Labirintotik ihes egin beharko dute lehiakideek, gaur, "El Conquistador" saioan

EITB Media

Inge, Binbi eta Paino dira taldeen ustez lehiakide traketsenak eta, hain zuzen, hiru aukeratuek funtsezko eginkizuna dute immunitate jokoan. Labirintotik zein talde irtengo da lehendabizi?

  • Lehiakideak, lokaztuta, labirintoaren jokoan

    Lehiakideak, lokaztuta, labirintoaren jokoan. Argazkia: EITB Mediako bideo batetik hartutako irudia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Gehien errespetatzen duten immunitate jokoa iritsiko da gaur gauean "El Conquistador del Caribe" saiora: labirintoaren jokoa. Zazpigarren atal honetan, talde bakoitzak ustez traketsena edo baldarrena den aurkari  bat aukeratu behar du. Inge, Binbi eta Paino izendatu dituzte, eta, hortaz, ardura handia izango dute hirurek jokoan. Lehiakideak haien mende daude, eta, zuzen jokatuz gero, ikurrina lor dezakete taldearentzat, eta, noski, kanpamentu aberatserako txartela. Huts eginez gero, ordea, taldea arriskuan jarri, eta duelura taldekideren bat joan beharko da.

Talde urdinak indarrak berritu beharko ditu Xabik utzitako hutsunea bete eta hurrengo immunitate jokorako prestatzeko. Seleta kapitainak taldea indartsu mantentzeko estrategia zuzena erabiltzen ari ote den hausnartu beharko du; izan ere, bi taldekide galdu dituzte hiru duelutan. Hori gutxi balitz, giroa apur bat nahasita dago urdinen artean Herrantxiren erruz gehienbat, eta lehian eragina izan dezake. Beraz, neurriren bat hartu beharko du, bai ala bai.

Bestalde, talde gorriak ere baditu etxeko lanak. Orain arte ez dira oso fin aritu, eta beste zerbait asmatu beharko dute jokoak irabazi ahal izateko; bost immunitate jokoetatik bakarra irabazi dute. Baliteke aginduak ematen dituen kapitainik ez izateak uste baino kalte handiagoa egin izana.

Hurrengo atalera begira, printzipioz, abantailarik handiena Atabey taldekoek dute. Gaua kanpamentu aberatsean igaro, eta jatekoa izan dute. Hori bai, tentsioa gorenean dago nesken artean. Proba galdu eta bilera egiten badute, trapu zikin guztiak aterako diren beldur da Durana.  

"El Conquistador del Caribe" saioa astelehenero ikus daiteke, gaueko "Eguraldia"ren ostean, ETB2n eta eitb.eus atarian, 22:30etik aurrera. Horrez gain, atal guztiak EiTB Nahieranen eta EITB Mediaren gainerako euskarri digitaletan daude eskuragarri.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    logo eitb nahieran
    Publizitatea
    Floorren arauak Ezarrita dagoenaren aurkako arauak ezartzen Floorren arauak
    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena