Itxi

telebista

Audientziak

'Los muros del recuerdo' filma, igande arratsaldean audientzia-buru

EITB Media

Pelikulak % 17,8ko audientzia-zatia eta 260.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zituen.

  • 'Los muros del recuerdo' filmaren irudia.

    'Los muros del recuerdo' filmaren irudia, EITB Mediako bideo batetik hartuta.

Los muros del recuerdo filma igande arratsaldean nagusi izan zen % 17,8ko audientzia-zatiarekin. Sylvie Ayme zinemagileak aurkeztutako ekoizpen frantziarrak 260.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.

Frantziako Colmar herriko eraikin baten hormetan, duela 70 urte eraildako SSetako ofizial baten gorpua aurkitu dute eta gertakariaren inguruko polizia-ikerketa du filmak hizpide.

"Atrápame Si Puedes Finde"

Patxi Alonsok aurkezten duen "Atrápame Si Puedes" lehiaketak ere audientziaren harrera bikaina izan zuen asteburuan: larunbateko emanaldiak % 13,7ko audientzia zatia eta 108.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zituen.