telebista
Audientziak
"El Conquistador" berriz ere audientzia-buru asteleheneko ordutegi nagusian
EITB
Julian Iantzik aurkeztutako abentura realityak % 23,4ko audientzia-zatia lortu du.
-
Julian Iantzik aurkezten du "El Conquistador". EITB Mediaren bideo batetik hartutako irudia.
"El Conquistador del Caribe" berriz ere audientzia-buru izan da asteleheneko ordutegi nagusian, % 23,4ko audientzia-zatia bereganatuz. Julian Iantzik aurkeztutako abentura realitya zortzi astez jarraian izan da nagusi eta asteleheneko atalak 278.000 ikus-entzuleko audientzia-metatua eskuratu zuen.
Abentura gero eta gogorragoa da eta lehia ere egunetik egunera estutzen ari da. Astelehenean, talde gorriak eta urdinak kolpe latza jaso zuten, Juan eta Aranda kanporatu zituztelako. Amorerik eman ez zuten arren, dueluan ez ziren laugarren banderatxoa lortzeko gai izan, eta, beraz, talde biek galdu zuten lehiakide bana.
Jarraitzaileek abenturako gertakari guztiak sare sozialetan eta eitb.eus atarian ere jarraitu zituzten. #conquis7 traola joera izan zen Twitterren eta tendentzien zerrendan hirugarren postua lortu zuen 6.217 txiorekin. eitb.eus atarian, 20.441 erabiltzailek jo zuten "El Conquistador" saioko webgunera eta 44.208 orrialde ikusi izan zituen. Gainera, streaming bidez 16.870 lagunek jarraitu zuten asteleheneko atala.