Itxi

telebista

Kirolak

Errege Kopako Bidasoa Irun vs BM Benidorm, gaur arratsaldean, zuzenean

EITB Media

Gauean, pilota izango dugu Tafallatik, Binakako Txapelketako 10. jardunaldiko bi partida izango baitira ikusgai.

  • Bidasoa Irun taldearen partida bateko irudia

    Bidasoa Irun taldearen partida bat. EITB Mediako bideo batetik hartutako irudia

Gaur arratsaldean, Bidasoa Irun vs BM Benidorm eskubaloiko Errege Kopako final laurdeneko norgehiagoka eskainiko dute ETB4k eta eitb.eus-ek, 15:00etan

Gauean, ohi denez, pilota izango dugu ikusgai "ETB Kantxa" saioaren barruan, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en. Binakako Txapelketako 10. jardunaldiko bi partida eskainiko dira Tafallatik: Jaka-Martija eta Ezkurdia-Galartza lehen mailako bikoteen artekoa, eta Alberdi-Salaverri eta Larrazabal-Eskiroz promozio mailakoa.