telebista
22:15ean
"El postre de la alegría" filma, gaur gauean, ETB2n
EITB.EUS
Benetan gertatutako istorio batean oinarrituta dago komedia frantses hau, eta drogen munduan murgilduko den amona talde baten istorio kontatzen digu.
-
'El postre de la alegria' filmaren fotograma.
El postre de la alegría (2013) ikusteko aukera egongo da gaur gauean ETB2n. Pelikula frantses honen zuzendaria Jerome Enrico da, eta, besteak beste, Bernadette La Font, Carmen Maura, Dominique Lavanant eta Françoise Bertin dira protagonistak.
Paulette emakumearen istorioa kontatzen du film honek. Parisko auzo txiro batean bizi da, bakarrik. Pentsioarekin hilabeteko gastuak ordaindu ezin dituenean, etorkizuna kolokan ikusiko du. Enbargatzeko puntuan dagoenean, azken ahalegina egingo du, eta drogaren mundu ilunean sartuko da, saltzaile gisa, bere lagunen laguntzarekin.
El postre de la alegría pelikula 22:15etik aurrera izango da ikusgai, ETB2n.