Itxi

telebista

Kirolak

Paris-Nizako 6. etapa eta Binakako Txapelketa Mungiatik, gaur

EITB Media

Elezkano II-Zabaleta // Artola-Aranguren eta Dario-Garmendia // Bakaikoa-Elizegi partidak eskainiko dira.

  • Zuzeneko pilota emankizunak eskaintzen dituen "ETB Kantxa" saioko irudia

    "ETB Kantxa" saioa 22:00etan izango dugu ikusgai. Irudia: EITB Media

Paris-Niza lasterketaren 6. etapa izango dugu ikusgai gaur. Emanaldia 14:15ean hasiko da ETB4n eta eitb.eus-en, eta 15:10etik aurrera ETB1en jarraituko ahal izango da. 202 kilometro eta ibilbide gorabeheratsua izango ditu Brignoles-Biot etapak. 

22:00etan pilota emankizuna izango dugu Mungiatik. Bertan, Binakako Txapelketako 11. jardunaldiari ekingo zaio, honako bi partidekin: Elezkano II-Zabaleta / Artola-Aranguren (lehen maila) eta Dario-Garmendia / Bakaikoa-Elizegi (promozioa).