Itxi

telebista

Kirolak

Paris-Nizako etapa erregina, gaur, zuzenean, EITBn

EITB Media

Horrez gain, Real Unión vs Racing futbol partida, Binakako Txapelketako bi partida Iruñetik eta Banakako Pala Txapelketako finala izango ditugu ikusgai.

  • Paris-Niza lasterketako irudia

    Paris-Niza lasterketa. EITB Mediaren bideo batetik hartutako irudia

Paris-Niza lasterketako etapa erreginaz gozatzeko aukera izango dugu gaur ETB4n eta eitb.eus-en, 13:20etik aurrera. 166,5 kilometroko ibilbideak Niza eta Valdeblore La Colmiane mendatea lotuko ditu. 1. mailakoa da eta 16 kilometro ditu, % 6,2ko batez besteko maldekin. 

Gauean, berriz, 21:00etatik aurrera, arratsaldean Bizkaia pilotalekuan jokatutako Banakako Pala Txapelketako finala eta 3. eta 4. postua erabakitzeko partida eskainiko dira: Gaubeka vs Ibai Perez eta Fusto vs Gordon, hurrenez hurren. 

Bestalde, ETB1en eta eitb.eus-en, zuzeneko bi emanaldi izango ditugu arratsaldean: 15:45ean Bigarren Mailako Real Unión vs Racing partida, eta, jarraian, Iruñeko pilota jaialdia. Bertan arituko dira Agirre-Erasun / Dario-Untoria, Ezkurdia-Galartza / Peña II-Albisu (Binakako Txapelketa) eta Alberdi-Salaverri II / Zabala-Erostarbe (Promozio Txapelketa).