Itxi

telebista

Kirol hitzordua

Lau t'erdiko final handia, igandean, zuzenean, ETB-1en

A.A.

EITB

Olaizola II.aren eta Irujoren arteko buruz burukoaren berri luze eta zabal emango du Euskal Telebistak.

  • Irujo-Olaizola II. Argazkia: EITB

Aimar Olaizolaren eta Juan Martinez de Irujoren arteko lau t'erdiko finala zuzenean eskainiko du Euskal Telebistak igandean. Bizkaia pilotalekuan jokatuko den hitzordu garrantzitsuaren kontakizun zehatza egingo du Xabier Euzkitzek Joxan Tolosaren laguntzaz. Harmailetako giroaren berri emanez eta protagonistekin hitz egiten Koldo Aldalur eta Elena Azpeitia arituko dira. Pilota emankizuna arratsaldeko bostetan hasiko da Titin III-Laskurain / Berasaluze VIII-Apraiz neurketarekin.

Euskal Herritik kanpo bizi direnek ere lau t'erdiko finala zuzenean ikusteko aukera izango dute ETBSat, Canal Vasco eta eitb.com atariaren bidez. Eta zuzeneko emankizuna jarraitzerik ez dutenek, beste aukera bat dute 19:30ean ETBK Sat-en eta 22:30ean ETB-1en.

Saskibaloia eta aizkolariak

Horrez gain, saskibaloi eta herri kirol emankizunak prestatu ditu ETB-1ek iganderako. 12:15etik aurrera Endesa Ligako Ucam Murcia-Caja Laboral partida izango da ikusgai eta 16:00etan, aizkolarien Eusko Label Sariko lehen jardunaldia.