Itxi

telebista

22:30ean

'Anna' filmaren estreinaldia, gaur gauean, "La Noche De..."n

EITB Media

Saioak, gainera, Chadwick Boseman eta Ewan McGregor aktoreak hartuko ditu protagonista.

  • Sasha Luss aktorea 'Anna' filmean

    Sasha Luss aktorea 'Anna' filmeko fotograma batean

Gaur gauean, "La Noche De..." saioak Anna filmaren estreinaldia eskainiko du. Luc Besson frantziar zinemagile ospetsuak Parisen, Londresen, Moskun, Milanen eta Belgraden filmatu zuen ikus-entzunezkoa, aktore zerrenda bikainarekin: Shasa Luss, Luke Evans, Cillian Murphy eta Helen Mirren. Luss edertasun handiko soldatapeko hiltzaile baten azalean sartuko da, eta sekretu handi bat izango du: indar eta abilezia geldiezinak ematen dizkion sekretua, alegia. Felix Linaresek filmaren datu guztiak eskainiko ditu emanaldiaren aurretik.

Bestalde, "La Noche De..." saioaren La Quiniela de los Oscar lehiaketa abian da, eta ikus-entzuleek euren aktore, pelikula eta zuzendari gustukoenaren alde botoa eman dezakete. Aurtengo aktore izendatuen artean, Chadwick Boseman dago, zinemako Black Panther ospetsua. Duela urtebete hil zen, minbiziak jota, eta haren ibilbidea errepasatuko duen erreportajea eskainiko du saioak. 

Horrez gain, aste honetan 50 urte beteko dituen Ewan McGregor aktorea hartuko dute protagonista Crónica de sucesos atalean, bere bizitzaren gertakari guztiak gogoratuz. 

Amaitzeko, Realaren eta Athleticen zinema agerraldi ospetsuenak erakutsiko dituzte, datorren larunbatean jokatuko duten Kopako finalaren harira.

"La Noche De... Anna" gaur izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.