Itxi

telebista

Kirolak

Emakume Master Cupeko finala eta Bibitako bi jaialdi, zuzenean

EITB Media

Iera Agirre-Maite Ruiz de Larramendi / Olatz Arrizabalaga-Naroa Agirre partida 12:00etatik aurrera eskainiko da Irungo Uranzu pilotalekutik igandean.

0:20
Emakume Master Cupeko irudi bat

ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dute gaur, 12:00etatik aurrera, Emakume Master Cupeko finala: Iera Agirre-Maite Ruiz de Larramendi /Olatz Arrizabalaga-Naroa Agirre. Irungo Uranzu pilotalekuko jaialdian jokatuko da baita ere 3. postua erabakitzeko norgehiagoka: Irantzu Etxebeste- Olatz Ruiz de Larramendi / Leire Garai-Oihana Orbegozo. 

Arratsaldean "ETB Kantxa" saioa izango dugu, 17:00etan, Zarauzko Aritzbatalde pilotalekutik. Bertan, hiru partida hauek jokatuko dira: Alberdi-Salaverri II / Egiguren V-Ruiz (Promozio Txapelketa), Urrutikoetxea-Aretxabaleta / Ezkurdia-Ladis Galartza (Binakako Txapelketa) eta Dario-Tolosa / P. Etxeberria-Untoria. 

Astelehenean, 22:30ean, Bibitako Txapelketako beste bi norgehiagoka eskainiko dira, 14. jardunaldiko azkenak: Altuna III-Mariezkurrena II / Artola-Aranguren eta Arteaga II-Elizegi / Salaberria-O. Etxebarria.