Itxi

albistea

ETB-1en

Gabonetan, etxeko gazteenak protagonista 'Mihiluze'n

A.H.

EITB

'Mihiluze Haurrak' abenduaren 20an hasiko da eta hiru astez luzatuko da.

  • 'Mihiluze', Gabonerako saio bereziak. Argazkia: EITB

    'Mihiluze', Gabonerako saio bereziak. Argazkia: EITB

Abenduaren 20tik aurrera eta Gabonetako oporrak aprobetxatuz, etxeko gazteenak 'Mihiluze'ko jaun eta jabe bihurtuko dira. Lehiak, dibertsioak eta entretenimenduak gabon ukitua izango dute hiru astez luzatuko diren saio berezietan.

Euskal Herri osoko bederatzi eta hamaika urte bitarteko gazterik alai eta dibertigarrienak arituko dira lehian Kike Amonarrizen eta Ilaski Serranoren gidaritzapean, astearte honetan hasiko den 'Mihiluze Haurrak' saioan. Besteak beste, Gasteiz, Galdakao, Oiartzun, Iruñea, Ajangiz, Kanbo eta Mungiako bikoteak arituko dira 'Mihiluze'ko probekin jolasean.

Sariak ere ederrak izango dira: MP4ak, Wiiak eta Port Aventurara bidaia zoragarriak lortu ahal izango dituzte lehiakideek.

'Mihiluze Haurrak' astearte honetan hasi eta egunero emitituko da 21:30etik aurrera ETB-1en.