Itxi

telebista

22:10ean

Joxemiel Barandiaranen omenezko dokumentala, asteazkenean, ETB-1en

A.H.

EITB

'Barandiaran Oroituz' dokumentala Ataungo antropologoaren bizitza eta ikerketetan murgilduko da.

  • Joxemiel Barandiaran. Argazkia: EITB

    Joxemiel Barandiaran. Argazkia: EITB

Joxemiel Barandiaranen heriotzaren hogeigarren urteurrena dela-eta, Euskal Telebistak artxiboetatik berreskuratuko du 100 urte bete zituenean bere omenez egindako dokumentala. Bertan, Barandiaran oroitzeaz gain, Euskal Herriko kultura eta ikerkuntza arloan izan diren pertsona garrantzitsuak ekartzen dira gogora, euren lan eta ikerketaren lerro nagusiak gogoratuz.

Dokumentalak bereziki Joxemiel Barandiaranen biografia hartzen du ildo nagusitzat eta ikus-entzuleak hurbiltzen ditu haren bizitzara: Barandiaran nor zen, nolakoa zen, bere egon ezinak zeintzuk ziren, ikasketak, ikerketak, pentsaera, erlijioa zein zientzia uztartzeko zuen modua azalduz.

Barandiaranek etnologia, antropologia, arkeologia eta mitologiaren alorretan aurkikuntza garrantzitsuak egin zituen. Biltzaile nekaezina zen Barandiaran, belaunaldi handi eta bizimodu baten amaiera aurreikusi zituena eta horregatik jaso zituen desagertzear zeuden horrenbeste kondaira, ipuin eta esaera zahar.

Joxemiel Barandiaran Euskal Herriak eman duen pertsonaia garrantzitsuenetako bat da eta horrela marraztuko du dokumentalak, bere ikerkuntza eta bizitzako momenturik gogoangarrienak berreskuratuz.

'Barandiaran Oroituz' asteazken honetan emitituko da 22:10etik aurrera ETB-1en.