telebista
20:00etan
Luku ezagutzen, arratsaldean, "Historias a Bocados" saioan
EITB Media
Ana Mari Murua, Zoilo Calleja, Julen Sainz de Ormijana eta Nico eta Beñat Segurola izango dira atal honetako protagonistak.
-
Arguiñano, Julen Sainz de Ormijana eta Beñat Segurola Lukuko trial zirkuitoan. Irudia: EITB Media
Joseba Arguiñano gozogile eta sukaldariak Arabako Arrazua-Ubarrundia udalerriko Luku herritxoa ezagutuko du gaur, apirilak 25.
Zoilo Callejak 81 urte ditu eta Lukuko erretorea da. Bokazio erlijiosoa izateaz gain, arkeologia ere oso gustuko du. Josebak saiheskia etxean egindako barbakoa saltsarekin prestatuko dio eta, ondoren, antzinako apaiz-etxean bazkalduko dute. Lekua, egun, herritarren topalekua eta txokoa da. Amaitzeko, Tourseko Martin Deuna parroki elizan dagoen altxor bat bisitatuko dute, mozarabiar aldare oinarri prerromanikoa alegia.
Ana Mari Murua duela 79 urte jaio zen Lukon. Lehenik eta behin, aurkezlearekin herrian zehar osteratxoa egingo du, eta herriak dituen bi iturrietako batera iritsiko dira. Ondoren, anfitrioiak baratxuri zopa txorizoarekin eta arrautza eskalfatuekin prestatuko du.
Lukok trial zirkuitu berezia du. Nico Segurola auzotarra duela lau urte hasi zen lan horretan; bere jabetzako lursail batean zirkuitua sortzen hasi zen, eta ordutik etengabe zabaldu du, erreferentziazko zirkuitu bihurtu duen arte. Pista honetan Julen Sainz de Ormijanak entrenatzen du, eta Nikoren seme Beñat Segurolari ere eskolak ematen dizkio. Julen eta Beñaten ezinezko maniobrak ikusiz, Josebari ez zaio entretenimendurik faltako, eta zirkuituko oztopoetako bat saiatzera ausartuko da aurkezlea.
"Historias a Bocados", 20:00etan, ETB2n eta eitb.eus-en.