telebista
Audientzia nota
Euskal Selekzioa-Tunisia partida, audientzia buru bere ordu tartean
A.H.
EITB
Norgehiagokak ,1eko audientzia zatia lortu zuen euskal hiztunen artean.
-
'Euskal Selekzioa-Tunisia'. Argazkia: EFE
Asteazkenean Euskal Selekzioak eta Tunisiak elkarren aurka jokatutako norgehiagoka audientzia buru izan zen bere ordu tartean, bataz besteko 139.000 ikus-entzulerekin. Euskal Telebistako lehenengo kateak zuzenean eskaini zuen partida 20:45etik aurrera eta %15,3ko audientzia zatia lortu zuen. 432.000 lagunek bat egin zuten partidarekin emanaldian zehar eta euskal hiztunen artean lortutako audientzia nabarmentzekoa izan zen: %18,1eko audientzia zatia eskuratu zuen euskaldunen artean.