telebista
ETBK Sat eta ETB-1en
Europako hiru txapelketa, ostiraleko 'Boxeo Izarrak' saioan
A.H.
EITB
Lehenengo neurketa Artur Hein eta Tony Averlant-en artekoa izango da, bigarrena James Degale eta Piotr Wilczewski-ren artekoa eta hirugarrena, Sebastian Sylvester eta Grzegprz Proksaren artekoa.
-
'Boxeo Izarrak'. Argazkia: EITB
Hasteko, pisu erdiastuneko Europako txapelketa ikusi ahal izango dute boxeozaleek. Artur Hein eta Tony Averlant izango dira aurrez aurre. Bi boxeolari hauek aurtengo apirilean neurtu zituzten indarrak eta orduan berdinketa erabaki zuten epaileek. Oraingo hau errebantxa da.
Jarraian, pisu superertaineko txapelketa eskainiko du 'Boxeo Izarrak' saioak. Protagonistak, James Degale eta Piotr Wilczewski. Degale britainiarrak Urrezko domina eskuratu zuen Beijing-eko Joko Olinpikoetan. Wilczewski poloniarrak 29 borrokaldi irabazi ditu eta bakarra galdu du.
Azken neurketa Sebastian Sylvester eta Grzegprz Proksa-ren artekoa izango da. Sylvester alemaniarra lau bider izan da Munduko txapeldun. Orain Europako tituloa bereganatu nahi du. Proksa poloniarrak orain arteko 25 neurketak irabazi ditu.
'Boxeo Izarrak' ostiral honetan emitituko da 22:30ean ETBK Sat katean eta 00:00etik aurrera ETB-1en.