Itxi

telebista

22:15ean

'Bienvenidos a Villa Capri' komedia, gaur gauean, ETB2n

EITB Media

Dukek eta Leok alde batera utziko dute bien arteko lehia eta elkarlanean arituko dira Villa Capri luxuzko resorta eta Luken bizitza salbatzeko. Gaur, 22:15ean, ETB2n.

  • Morgan Freeman 'Bienvenidos a Villa Capri' filmaren fotograma batean

    Morgan Freeman 'Bienvenidos a Villa Capri' filmaren fotograma batean

Gaur gauean, ETB2k Bienvenidos a Villa Capri (Just Getting Started) filma emango du. Ron Sheltonek idatziriko eta zuzenduriko komediaren protagonistak, besteak beste, hauek dira: Morgan Freeman, Tommy Lee Jones, Rene Russo eta Joe Pantoliano.

Duke Diver (Morgan Freeman) Villa Capri luxuzko resortaren arduraduna da, eta Palm Springseko hoteleko egoiliarrien bizitza alaitzeaz arduratzen da. Leo McKay (Tommy Lee Jones) FBIko agente ohiaren etorrerak Duken planak nahasiko ditu; Suzie Quinces (Rene Russo) resort kateko eskualdeko zuzendariarekin ligatzen saiatzen ari da. Baina Duken iragan misteriotsuarekin loturiko zenbait gertakariren ondorioz, bien arteko lehia alde batera utzi eta elkarlanean arituko dira bi gizonak, Villa Capri salbatzeko eta Duke hiltzen saiatzen ari direnak geldiarazteko.

Ez ezazu galdu Bienvenidos a Villa Capri komedia, gaur, 22:15ean, ETB2n.