Itxi

telebista

Audientziak

"La Noche De…" ordutegi nagusian audientzia-buru, % 15,5eko kuotarekin

EITB Media

Ondoren ikusgai izan zen 'El silencio de la ciudad blanca' filmak ere bere ordu tartean lidergo lortu zuen % 18,4ko kuotarekin.

  • Félix Linares "La Noche de..."n

    Félix Linares "La Noche de..."n

"La Noche De..." astearte gauean audientzia-buru izan zen, eta bai Felix Linaresek aurkeztutako saioak zein ondorengo El silencio de la ciudad blanca filmak ere lidergoa lortu zuten euren ordu-tartean.

"La Noche De..." saioak % 15,5eko audientzia-zatia izan zuen, urteko daturik onena. Halaber, Felix Linaresek aurkeztutako saioak 210. 000 ikus-entzuleko audientzia metatua bereganatu zuen Euskadin eta eragin eremuan.

El silencio de la ciudad blanca filmak, bere aldetik, % 18,4ko audientzia-zatia eskuratu zuen, marka errekorra baita ere, azken aldiz 2020ko martxoan gainditu baitzuen "LND"ko pelikula batek datu hori. Audientzia metatuari dagokionez, 302.000 ikus-entzulek bat egin zuten filmarekin uneren batean Euskadin eta eragin eremuan.

"La Noche De..." saioak gure zinemarik onenaren eskaintza ezin hobea prestatu du maiatzerako: aurreko astean La trinchera infinita filmaren estreinaldi esklusiboa eskaini zuen eta astearte honetako El secreto de la ciudad blanca emanaldiaren ondoren, datorren asteartean El hoyo ekoizpen arrakastatsuaren estreinaldia izango da ikusgai.