Itxi

telebista

22:30ean

Leireren testigantza gordinak, gaur gauean, "El Conquis" saioan

EITB Media

Kosta ahala kosta irabazi behar duen Cacata taldea, Eneko kapitaina jomugan, eta azken kanporatuaren testigantzak, saioko edukien artean.

  • Leire "El Conquis" realitya utzi duen azken abenturazalea

    Leire, "El Conquis" utzi duen azken abenturazalea. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Gaur gauean, "El Conquis" debateak aurtengo edizioan duelu gehien gainditu dituen Leire lehiakidea hartuko du gonbidatu nagusi. Lau aldiz izendatu zuten Cacata taldekoek erronkak jokatzeko, eta hiru aldiz itzuli da duelutik garaile, David eta Iker bezalako hautagaiak bidean utzita. Baina, azkenean nekeak eta buruak kalte egin diote lasartearrari eta etxerako bidea hartu behar izan du. Itzulinguruka ibili gabe, bere azken taldeaz eta Eneko kapitainaz hitz egingo du saioan.

Bestalde, Aitor eta Joana ere duelua jokatu zuten, eta kanpamentura egindako itzuleraren irudiak eskainiko ditu Patxi Alonsoren programak. Zer esango dute gainerako cacatatarrek azkenean Leire kanporatu dutela jakiten dutenean?

Gainera, kapitainentzat oso garrantzitsua den misio batekin iritsiko da posta honako honetan. Aginte-makila eramango duen ordezkaria aukeratu beharko dute Davidek eta Enekok. Arriskatu egin beharko dute, beste behin ere, garaipena lortzeko. Cacatatarrek inoiz baino gehiago behar dute garaipena, elikagai eta energia erreserbak azkenetan baitituzte.

Bere aldetik, Cuyaya taldeak ere arazoak ditu; Olatz taldekidea ez dago batere gustura bere kideen artean. Emozioz betetako errusiar mendi batean murgilduta dago abenturazale horia eta lehertzeko zorian ikusiko dugu. Olatzen adierazpen berriak eskainiko ditu "El Conquis" saioak.

"El Conquis" asteazkenetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.