Itxi

telebista

20:00etan

Muskizeko Kobaron auzoa, arratsaldean, "Historias a Bocados" saioan

EITB Media

Joseba Arguiñano Fernando Montenegro, Alex Fernández eta Manuela Vergara Kobaroneko auzokideekin arituko da.

  • Joseba Arguiñano.

    Joseba Arguiñano. EITB Mediako bideo batetik lortutako irudia.

Joseba Arguiñanok Muskizeko Kobaron auzoko biztanleen istorioak ezagutuko ditu gaur "Historias a Bocados" saioan.

Kobaron auzoaren ezaugarri nabarmenena meatzaritzarekin lotutako haren iragana da. Fernando Montenegrok 67 urte ditu eta historia ikastaro bikaina emango dio Josebari. Biek hamaiketakoa hartuko dute elkarrekin, arrautzak txorizo eta patata frijituekin, Joshen Etxea taberna-jatetxean.

Antzinako ferrokarrilaren burdinbidetik igarotzen da gaur egun Itsaslur bide berdea, Kobaron eta Pobeña lotzen dituena. Alex Fernandezek erakutsiko dio Josebari bidea inguratzen duen paraje ikusgarria eta bere etxean amaituko dute txangoa, atungorria arrautzekin bazkaltzen.

Manuela Vergarak 85 urte ditu eta Josebari kontatuko dio 23 urterekin utzi zuela Galizia, bere jaioterria, Bizkaira etortzeko. Lehen urte horietan, meatzetan lan egin zuela azalduko dio. Josebak Manuelaren etxera egingo du bisita eta paella prestatuko dute elkarrekin.

"Historias a Bocados" gaur izango da ikusgai, 20:00etatik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.