Itxi

telebista

Txirrindularitza

Dauphiné Kriteriuma, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB Media

Fermin Aramendik eta Xabier Usabiagak egingo dute maiatzaren 30etik ekainaren 6ra bitartean jokatuko den txirrindularitza probaren kontakizuna.

  • Dauphiné Kriteriuma zuzenean ETB1en eta eitb.eus-en

    Dauphiné Kriteriuma zuzenean ETB1en eta eitb.eus-en

Dauphiné Kriteriuma lasterketaren emankizunari ekin dio EITBk: Txirrindulari askorentzat Frantziako Tourra prestatzeko balio izaten duen proba arratsaldero ikusteko aukera izango dugu ETB1en eta eitb.eus-en.

Maiatzaren 30etik ekainaren 6ra bitartean jokatuko den Dauphinè Kriteriumaren 73. edizioak ibilbide erakargarria izango du. Erdialdeko Mendigunetik Alpeetara bidean, bizitasunak gorantz egingo du egunez egun. Esprinterrentzat aproposa izango den etapa lauarekin hasiko dira, asteazkenean bakarkako erlojupekoa izango dute eta hortik aurrera mendiko etapak hasiko dira. 

Txirrindularitzak ez du etenik EITBn eta Giroan bezalaxe, Fermin Aramendik eta Xabier Usabiagak errepidean gertatzen den guztiaren kontakizuna egingo dute zehaztasun osoz eta emozioa  ikus-entzuleei sentiaraziz.

Etapa guztiak zuzenean eskainiko dira 15:00etatik aurrera, lehenengoa izan ezik. Igandean, 21:00etan izango ditugu ikusgai lehen jardunaldiaren azken 40 kilometroak.