Itxi

telebista

22:30ean

'La ladrona de libros' filma, gaur gauean, "La Noche De..." saioan

EITB Media

Benetako gertaeretan eta izen bereko eleberrian dago oinarrituta. Emanaldiaren aurretik, Mark Wahlberg eta Marilyn Monroe izango ditu hizpide Felix Linaresek.

  • 'La ladrona de libros' filmaren irudia

    'La ladrona de libros' filmaren irudia

Gaur gauean, ETB2ko "La Noche De…" zinema saioak La ladrona de libros (The Book Thief, 2013) filma eskainiko du, benetako gertaeretan eta izen bereko eleberrian oinarritutako pelikula. Liesel neska gaztearen istorioa du lanak hizpide, II. Mundu Gerran Alemanian girotuta. Harrera familia batekin bidaliko dute Liesel, eta neska gazteak ingurukoen bizitzak aldatuko ditu. Izan ere, etxeko sototik, eta harrera gurasoen babespean, liburuetan aurkituko du aringarria, horiek lapurtu eta gainerako pertsonekin partekatuta. Brian Percival da pelikularen zuzendaria, eta Sophie Nélisse, Geoffrey Rush eta Emily Watson, berriz, protagonista nagusiak.

Pelikularen emanaldiaren aurretik, Mark Wahlberg izango du hizpide Felix Linaresek, aste honetan 50 urte beteko baititu aktoreak. Marilyn Monroeren urtebetetzea ere ospatuko dute, orain arte inoiz ikusi gabeko xehetasunekin. Crónica de sucesos atalean izango da hori. Azkenik, pelikuletako hiru hanka-sartze handi azalduko dituzte, "LND" saioan inoiz izan dituzten onenetakoak.

"La Noche De... La ladrona de libros", gaur gauean, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.