11:54

telebista

Audientzia

"La Maquinaria" telesailaren estreinaldi arrakastatsua, larunbatean

EITB Media

ETB2 eguneko kanalik ikusiena izan zen larunbatean eta igandean. Nabarmenak dira "La Maquinaria" telesailak, "Historias a Bocados" saioak eta arratsaldeko filmeek lortutako datu bikainak.

  • ''La Maquinaria'' telesailaren irudia.

    "La Maquinaria" telesailaren irudia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

ETB2 eguneko kanalik ikusiena izan zen Euskadin bai larunbatean, % 10,0eko audientzia-zatiarekin, zein igandean ere, % 10,7ko kuotarekin. Asteburuko datuen artean, nabarmendu behar dira "La Maquinaria" telesailaren estreinaldi arrakastatsua eta "Historias a Bocados" saioaren eta arratsaldeko pelikulen harrera bikaina.

"La Maquinaria" intrigazko telesailaren estreinaldiak audientzia datu oso onak izan zituen. Ikusgai izan ziren bi atalek % 11,1 eta % 10,5eko audientzia-zatiak lortu zituzten, hurrenez hurren, eta 163.000 ikus-entzulek bat egin zuten emanaldiarekin Euskadin eta eragin eremuan. "La Maquinaria" zortzi atalez osatuta dagoen akzioz betetako 'nordic noir' thrillerra da eta larunbatero bi atal izango dira ikusgai ETB2n.

Bestalde, igandeko "Historias a Bocados" saioa bere ordu tartean nagusi izan zen % 11,1eko audientzia-zatiarekin. Joseba Arguiñanok Muskizeko Kobaron auzoa bisitatu zuen bertako auzokideen istorio gastronomikoak ezagutzeko eta saioak 159.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan.

Halaber, larunbat eta igandeko arratsaldeetako filmak audientzia-buru izan ziren euren ordu tartean. Larunbateko La Ley de Gloria, Victoria Abril aktorea protagonista zuen filmak % 11,3ko audientzia-zatia eta 154.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen. Igandean, Sievers y el Carpin Dorado suspensez beteriko telebistarako egindako filmak,  % 12,0ko audientzia-zatia eta 149 000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zituen.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    logo eitb nahieran
    Publizitatea
    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena