Itxi

telebista

Kirolak

Suitzako Itzulia, zuzenean eta esklusiban, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB Media

EITBk txirrindularitzaren alde egindako apustuaren barruan, hitzordu berri bat dugu ekainaren 13ra bitartean. Fermin Aramendik eta Alfontso Arroiok gidatuko dute arratsaldero emankizuna.

  • Alfontso Arroio eta Fermin Aramendi

    Alfontso Arroio eta Fermin Aramendi. Argazkia: EITB Media

Ekainaren 13ra bitartean jokatuko den Suitzako Itzuliaren 84. edizioa zuzenean eta esklusiban dugu ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en. Fermin Aramendik eta Alfontso Arroiok gidatzen dute emanaldia arratsaldero, 15:45ean hasita.

EITBk txirrindularitzaren alde egindako apustuaren barruan, eta Italiako Giroaren eta Dauphiné Kriteriumaren ondotik, UCI World Tourreko beste proba bat zuzenean jarraitzeko aukera izango dute zaletuek, esklusiban, ETB1en eta eitb.eus-en. Iazko etenaldiaren ostean, Suitzako lasterketa entzutetsua gogotsu dator. 

Zortzi etapa izango ditu Suitzako Itzuliak, tartean bi erlojupeko eta mendiko etapa gogorrak ere bai. 2019an Egan Bernal izan zen garaile eta hari lekukoa hartzen saiatuko dira mundu mailako txirrindulari onenak, tartean, Julian Alaphilippe munduko txapelduna, Alvaro Hodeg, Mattia Cattaneo, Jannik Steimle, Tim Declercq, Dries Devenyns eta Mauri Vansevenant. Omar Fraile bizkaitarra parte hartzaileen artean dago baita ere. 

Fermin Aramendik eta Alfontso Arroiok Frauenfelden hasi eta Andermatten amaituko den itzuliaren kontakizuna egiten dute arratsaldero ETB1en eta eitb.eus-en.