Itxi

telebista

22:30ean

'Brian Banks: Nunca es tarde' filmaren estreinaldia, gaur, "La Noche De..." saioan

EITB Media

Emily Ratajkowski, Michael J. Fox eta Luis Garcia Berlangari ere tarte egingo diete astearteko saioan.

  • 'Brian Banks: Nunca es tarde' filmaren irudi bat

    'Brian Banks: Nunca es tarde' filmaren irudi bat

Gaur gauean, "La Noche De..." saioak Brians Banks: Nunca es tarde filmaren inguruko edizio berri bat eskainiko du; benetako gertaeretan oinarrituta dagoen filma estreinatuko du telebistan ETB2k. 

Gaueko bigarren blokea Emily Ratajkowskiri eskainiko diote. Munduko modelo kotizatuenetako bat da, baina aktorea ere bada. 30 urte bete berri dituela aitzakia hartuta, Ratajkowskiri buruzko erreportajean, bere bizitza errepasatuko dute eta entzuleak harrituta utziko dituzte bere curriculumarekin. 

Ondoren, Michael J. Foxen 60. urtebetetzea ospatuko dute. Crónica de un suceso atalean, Back to the future pelikula sortako protagonistaren bizitzako hainbat gorabehera azalduko dituzte, tartean, Parkinsona, alkoholismoa, muturreko pobrezia eta dibortzio ultimatuma. 

Azkenik, Felix Linaresek ospakizunetan jarraituko du Luis Garcia Berlangaren jaiotzaren 100. urteurrena gogora ekarriz. La vaquilla, La escopeta nacional eta Bienvenido Mister Marshall zuzendu zituen, besteak beste. Baina aurkezleak Berlangari buruzko beste hainbat xehetasun ere emango ditu; Bigarren Mundu Gerran, Fronte Errusiarrean borrokatu zuela esaterako.

"La Noche De... Brian Banks: Nunca es tarde", gaur, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.