Itxi

telebista

Audientziak

"El Conquistador del Caribe"k lidergoari eutsi dio % 27,9ko audientzia-zatiarekin

EITB Media

ETB2 berriz ere eguneko kanalik ikusiena izan da % 14,7ko kuota bereganatuz.

  • Bateratze fasea "El Conquistador del Caribe".

    Bateratze fasea "El Conquistador del Caribe" saioan, EITB Mediako irudi batean.

Astelehen honetan, "El Conquistador del Caribe" saioak lidergoari eutsi dio asteleheneko ordutegi nagusian, % 27,9ko audientzia-zatia eskuratuz. Estreinaldiaren egunetik, hogeita bi astez jarraian izan da bere ordu-tartean nagusi. Halaber, Julian Iantzik eta Mikel Perez Artolak aurkeztutako saioak 335.000 ikus-entzuleko audientzia metatua eskuratu du Euskadin eta eragin eremuan. Bestalde, ETB2 eguneko kanalik ikusiena izan da astelehenean % 14,7ko audientzia-zatiarekin.

Ikusmin handia piztu du asteleheneko atalak lehiakideak bateratze fasera pasa baitira. Lehen immunitate jokoan Aitor gailendu da pista amerikarrean. Horma bat izan da lehiakide askoren oztopo nagusia eta ondorioz, sei lagun joan dira duelura, tartean, Olatz eta Txinti. Bikoteak ezin izan du duelua bukatu eta fase berriaren lehen kanporatuak izan dira.

Sare sozialetan ere jarraipen zabala izan du asteleheneko atalak eta #conquis21 joera izan da Twitteren, estatu mailako rankingean bigarren postua lortuz. Horrez gain, saioaren webguneak 23.100 erabiltzaile bakar eta 52.245 orrialde ikusi izan ditu. Halaber, 17.530 lagunek jarraitu dute saioaren emanaldia streaming bidez.