Itxi

telebista

Audientziak

Urrizak eta Zaldua I.ak irabazi dute Sagardoaren Txapelketa

EITB Media

"Erremontari" saioak eskaini duen erremonte finalak audientziaren harrera bikaina izan du, astelehenen gauean, ETB1en.

  • Erremontari finala EITB Mediako irudi batean.

    Erremontari finala EITB Mediako irudi batean.

Urriza-Zaldua I bikoteak irabazi du erremonteko Sagardoaren Txapelketa, Ansa II-Labakaren kontra 30-22 gailenduz. ETB1eko "Erremontari" saioak eskaini du Hernaniko Galarreta pilotalekuan jokatutako finala, astelehen gauean, audientziaren harrera bikaina eskuratuz.

Finaleko partidaren emanaldiak % 5,1eko audientzia-zatia eskuratu du eta euskaldunen arteko % 10,9ko kuota. Guztira, "Erremontari" saioak 87.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan du Euskadin eta eragin eremuan.

Iñigo Aiestaranek gidatu du emanaldia, Manuel Arrizabalaga Matxin eta Iñaki Agirre Gaztelu adituak lagun izan dituela. Elena Azpeitiak protagonisten hitzak bildu ditu. 

Erremontea ezagutzera eman duen saio berritzailea

Arina eta dotorea den kirol honi zabalkundea emateko asmoz sortu da aurten "Erremontari" saioa. Erremonteaz gozatu eta erremontea ezagutu nahi dutenek aukera paregabea izan dute astelehen gauero ETB1en eta eitb.eus-en. Teknologia berriez baliatuz, kantxan bertan egongo balira bezala disfrutatu ahal izan dute ikus-entzuleek pilotariek eskainitako ikuskizunaz. 

Tradizioa modernitatearekin uztartuta, kamerak kaskoetan jarrita eta beste toki estrategiko batzuetan, frontoira joan ezina ordezkatu du "Erremontari" saioak. Kantxan gertatutakoa eskaintzeaz gain, erreportajeak eta elkarrizketak eskaini dituzte pilotariekin eta erremonte munduko gonbidatu bereziekin.

Indarrak batuz, Oriamendi enpresaren eta EITBren arteko aliantzari esker gauzatutako proiektua izan da. Bai antolatzaileak eta baita pilotariak ere gustura daude egindako lanarekin eta lortutako emaitzarekin.