telebista
22:15ean
'Beste egun bat bizirik' pelikula, gaur gauean, ETB1n eta eitb.eus-en
EITB Media
Ryszard Kapuscinski kazetariak Angolaren azken egunak kontatzen ditu Portugalgo kolonia gisa, eta deskolonizazio horrek ekarritako ondorioak: gerra zibila.
-
'Beste egun bat bizirik' filmetik ateratako irudia
Beste egun bat bizirik filma eskainiko dute ETB1ek eta eta eitb.eus-ek gaur gauean. Raul de la Fuente nafarrak eta Damian Nenow poloniarrak 2018an zuzendutako animaziozko pelikula da, Ryszard Kapuscinski kazetariaren autobiografian oinarrituta dagoena.
Lan honek hiru hilabeteko bidaia baten istorioa kontatzen du, Angolak 1975ean Portugalgo kolonia gisa egindako azken egunak kontatzen baitu, eta jarraian etorri zen gerra zibila, mugaren lerroak egun batetik bestera aldatzea eta eskualdea suntsitzea ekarri zuena.
Ez galdu Beste egun bat bizirik filma ekainaren 14an, 22:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.