Itxi

telebista

15:45ean

'Camera obscura' filma, gaur arratsaldean, ETB1en

eitb.eus

Familiak oso babestuta duen nerabe itsu bat du protagonista Maru Solores donostiarrak zuzendutako filmak.

  • Filmaren irudi bat. (Argazkia: EiTB Media)

    Filmaren irudi bat. (Argazkia: EiTB Media)

Camera obscura filma izango da ikusgai gaur arratsaldean, 15:45etik aurrera, ETB1en. Maru Solores zuzendari donostiarraren pelikula da, eta Jacqueline Duarte, Josean Bengoetxea, Víctor Clavijo eta Leyre Berrocal aktoreak azaltzen dira bertan.

Anek (Jacqueline Duarte) 13 urte ditu, eta itsu geratu da. Gurasoak (Leyre Berrocal eta Josean Bengoetxea) ebakuntzan pentsatzen ari diren bitartean, bera pubertaroan sartu da, eta galderak egiten dizkio bere buruari...

Familiak kostaldean duen etxean oporretan daudela, Antonio osaba (Víctor Clavijo) haize-bolada fresko baten modura iritsiko da. Lehenengo amodioaren uda da, eta lehenengo hilekoarena... Argazkilaritza zer den ikasiko du Anek Antoniorekin. Kamera eskuan duela, eguneroko gertaerak jasotzen hasiko da, inork ikusi edo erakutsi nahi ez dituen gauzekin topo egiten duen arte.

Ez galdu Camera obscura filma, 15:45etik aurrera, ETB1en.