Itxi

telebista

22:30ean

Bego, Ester eta Joana, gaur gauean, "El Conquis" eztabaidan

EITB Media

Hiru kanporatuak, urdaila betetzeko aukera ekarriko duen jokoa eta ikusi gabeko material berri ugari, saioaren edukien artean.

  • Bego, Ester eta Joana, "El Conquis"eko lehiakideak

    Bego, Ester eta Joana, "El Conquis"eko lehiakideak. Argazkia: EITB Media

Etapa bateratua berdinduta hasi zen, zazpi gizon eta zazpi emakume, eta azken bi ataletan, bost neska bidali dituzte etxera. Gaur gauean, Bego, Ester eta Joana kanporatu berriak hartuko dituzte gonbidatu nagusi "El Conquis" eztabaida saioko platoan. Abentura realityan egindako ibilbidea errepasatuko dute, eta euren kanporaketen arrazoiak, inguruabarrak eta zalantzak aztertuko dituzte.

Andreak eta Nahiak bakarrik jarraitzen dute lehian, eta gaur Nahiaren adierazpen berriak eskainiko dituzte; noaindarra kezkati agertuko da; izan ere, bere ustez, hurrengo bileran bera izango baita jomuga nagusi.

Gainera, "El Conquis" Haitises artxipelagora itzuliko da Alcatrazeko azken ordua eskaintzeko, eta dueluko laguntzaileen itzulera erakusteko. Nola erreakzionatuko du Andreak, Joana lagun mina itzuliko ez dela jakitean?

Bestalde, goseak jota daude lehiakide guztiak, eta gero eta ahulago daude, Duque edo Binbi kasu. Baina egoera aldatzeko zorian egon daiteke, eta kanpalekura helduko den postak immunitate-joko berriaren nondik norakoak ekarriko ditu.

"El Conquis" asteazkenetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.