Itxi

telebista

Audientzia

Eskuz banakako finalak arrakasta handia izan du ETB1en

EITB Media

Pilota EITBren apustu garrantzitsua da, programazioan toki zabala du eta aurrerapen teknologikoen aldeko ahalegin handia egiten du EITBk. Finala kirol emanaldi ikusiena izan zen euskaldunen artean.

  • Buruz buruko finala.

    Buruz buruko finala. Argazkia: EFE

Igandean, Jokin Altunak erraz irabazi zuen buruz buruko finala Beñat Rezustaren aurka 22-5 gailenduz. Emanaldiak harrera bikaina izan zuen eta bere ordu tartean lidergoa bereganatu zuen % 18,2ko audientzia-zatiarekin. Halaber,  igandeko kirol emanaldirik ikusiena izan zen euskaldunen artean, % 24,1eko kuota eskuratuz. Finalak, gainera, 189.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.

Esku pilotako hitzordu garrantzitsu honen zirrara ikus-entzuleei helarazteko, profesional talde zabala bildu zen Bizkaia pilotalekuan. "ETB Kantxa" saioa 16:15ean hasi zen, Jon Balentziaga gidari zela, eta partidaren aurretik eta ondorengo analisi eta elkarrizketak eskaini zituen.

"ETB Kantxa"k % 9,7ko audientzia-zatia lortu zuen eta euskaldunen artean nagusi izan zen % 14,2ko kuotarekin. Guztira, 240.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen saioak Euskadin eta eragin eremuan.

Jon Balentziagarekin batera, Pedro Mari Goikoetxea, Reyes Azkoitia, Abel Barriola eta Mikel Idoate aritu ziren partidaren aurretik eta ondoren egin ziren analisi eta solasaldian. Elena Azpeitiak protagonistak elkarrizketatu zituen eta partidaren kontakizuna Xabier Euzkitzek egin zuen.

EITB Pilotaren Etxea

Pilota EITBko kirol mailako apustu garrantzitsuenetako bat da. Pilota emankizunetan, berrikuntza teknologikoen aldeko ahalegin handia egiten du EITBk eta programazioan toki zabala eskaintzen dio. Ehunka urteko historia duen jarduera hau errotua dago oso gure tradizioan eta milaka jarraitzaile ditu Euskal Herrian barrena, baita gure mugetatik kanpo ere. Pilotalekuak hutsik egotera behartuak dauden honetan, telebista bidezko pilota emankizunek indar gehiago hartu dute.