Itxi

telebista

22:00etan

Nafarroako lau t'erdiko final zortzirenak, gaur gauean, Amezketatik zuzenean

EITB MEDIA

22:00etan hasiko da Dario eta P. Etxeberriaren arteko norgehiagoka ETB1en eta eitb.eus-en.

  • Pilota

    Pilota. Argazkia: EITB Media

Gaur gauean, "ETB Kantxa" saioak bi pilota partida eskainiko ditu, 22:00etan hasita, ETB1en eta eitb.eus-en. Nafarroako txapelketako partidarekin hasiko da emanaldia; lau t'erdiko final zortzirenak jokatuko dituzte B taldeko Dariok eta P. Etxeberriak Amezketako Larrunarri pilotalekuan.

Ondoren, binakakoan arituko dira Altuna III-Tolosa eta Urrutikoetxea-Aranguren aurrez aurre.

Bi partidak ETB1en eta eitb.eus-en jarraitu ahal izango dira, zuzenean, Xabier Euzkitze, Abel Barriola eta Ane Muruamendiarazen eskutik.