Itxi

telebista

22:15ean

Laziora bidaia, gaur gauean, "Vascos por el Mundo" saioan

EITB MEDIA

Haizea Mariti, Begoña Alegria, Laura Garcia, Miren Mendiluce eta Adriana Laespada izango ditugu Lazio ezagutzeko bidelagun.

  • Carolina Calvo, "VxM"ko kazetaria

    Carolina Calvo, "VxM"ko kazetaria. Argazkia: EITB Media

 "Vascos por el Mundo" saioak Laziora egingo du bidaia gaur gauean: antzinako Erromatar Inperioaren bihotzera. Errege, enperadore eta aita-santuen etxera, hamaika laku, mendi eder, itsaso eta eguzki, eta historia izugarria gordetzen duen tokira. Horretarako, Haizea Mariti, Begoña Alegria, Laura Garcia, Miren Mendiluce eta Adriana izango ditu bidelagun Carolina Calvo kazetariak.

Italiar Errepublikako hiriburua izateaz gainera, Erroma, historiako inperio handienetako baten jaioterria eta mendebaldeko zibilizazioaren sorlekua izan zen. Bertako kaleetatik galtzea denboran zehar bidaiatzea bezala dela ohartuko dira. Saioak, Albanas eta Largo di Argentina muinoetan kokatutako Castelli Romani gune harrigarria ezagutuko du, hau da, Julio Zesarren aurkako konspirazio hilgarria gertatu zen tokia, K.a. 44ko martxoaren Idusetan. Marcelo Antzokia, San Pedro plaza eta hiriko ghetto judua, Sant 'Angelo auzoko ghetto ebraikoa ere bisitatuko dituzte.

Gipuzkoako eta Bizkaiko zaindaria den San Inazio plaza eta eliza ezagutzeko aukera ere izango dute. Bukatzeko, Erromako alde ezberdin, alternatibo eta bitxienean murgilduko dira, besteak beste, Coliseo Romano, Teatro dell 'Opera, Garbatella auzoa eta Santa Severa kostaldea bisitatuz.

"Vascos por el Mundo: Lazio", gaur gauean, 22:15ean, ETB2n eta eitb.eus-en.