Itxi

telebista

22:20ean

Laboral Kutxa Plazandreak torneoko 3. jardunaldia, gaur gauean

EITB MEDIA

Aldai-Garai-Oses vs Larrarte-Arraiza-Capellan izango dira aurrez aurre.

  • "Plazandreak"

    "Plazandreak". EITB Mediako bideo batetik ateratako irudia

Gaur ez da Frantziako Tourreko etaparik egongo, atseden eguna dutelako. Beraz, pilota izango da eguneko emankizun bakarra ETB1en eta eitb.eus-en. "Plazandreak" saioaren 3. atalean, Zornotzako pilotalekuan, Aldai-Garai-Oses vs Larrarte-Arraiza-Capellan pilotariak lehiatuko dira, Erlantz Garciaren eta Reyes Azkoitiaren taldeak, hurrenez hurren. Maitane Urbieta, Gentzane Aldai eta Ane Muruamendiarazek gidatuko dute emanaldia.

Laboral Kutxa Plazandreak txapelketako jardunaldi bakoitzean hiru partida jokatzen dira, 12 tantora: banaka lau eta erdian, binaka eta beste bat banaka kaiolaren barruan. Irabazitako partida bakoitzak puntu bat balio du eta garaipenen batura eginez osatzen da sailkapena.

"Plazandreak" saioa astelehen gauero izaten da ikusgai, 22:20ean.