Itxi

telebista

22:15ean

'El hombre que conocía el infinito', gaur, ETB2n

EITB Media

Cambridgeko Unibertsitatean onartua izan zen Srinivasa Ramanujanen matematikari indiarraren biografian oinarritutako filma da.

  • Dev Patel en 'El hombre que conocía el infinito' pelikulako fotograma batean

    Dev Patel en 'El hombre que conocía el infinito' pelikulako fotograma batean

El hombre que conocía el infinito, Srinivasa Ramanujanen istorioa kontatzen duen drama biografiko bat da. Matematikari indiar bat izan zen, matematikaren munduan ekarpen garrantzitsuak egin zituena; zenbakien teoria, serieak eta etengabeko zatikiak kasu. Ahalegin handia eginez, Ramanujanek Cambridgeko Unibertsitatean sartzea lortu zuen Lehen Mundu Gerran, non bere teoriak lantzen jarraitu zuen, bere jatorri indiarrak garaiko gizarteari suposatzen zizkion eragozpen guztiak izan arren.

Matt Brownek zuzendu zuen filma, eta Dev Patel, Jeremy Irons, Toby Jones, Stephen Fry eta Jeremy Northam aktoreek antzeztu zuten. Filma Torontoko Nazioarteko Zinemaldian estreinatu zen mundu mailan eta 2015eko Zurich Film Festivaleko inaugurazio gala bezala aukeratua izan zen. Singapurreko Nazioarteko Zinema Jaialdian eta Dubai International Film Festivan ere aritu zen.

Ez galdu El hombre que conocía el infinito filma, gaur, 22:15ean, ETB2n.