telebista
Audientziak
Dani Álvarezen "El Día de Mañana" saioaren estreinaldiak erantzun ona izan du
EITB Media
Halaber, "En Jake" eta "Atrápame Si Puedes" saioek euren ordu-tarteetan lidergoa lortu zuten.
-
Edurne Pasaban eta Dani Álvarez, "El Día de Mañana" saioan. Irudia: EITB Media
Dani Álvarezek aurkeztutako "El Día de Mañana" saioak estreinaldi arrakastatsua izan zuen asteazken gauean. Saio berria, ordutegi nagusian, audientziaren gustukoenen artean egon zen eta % 11,4ko audientzia-zatia eskuratu zuen. Halaber, 194.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan.
Elkarrizketa saioaren lehen atalaren protagonista Edurne Pasaban alpinista izan zen. Goi mailako kirolariak marka historikoa lortu zuen, hamalau zortzi milakoak igo zituen lehen emakumea izan zen; depresio baten ondorioz, baina, behea jo zuen maila pertsonalean. Bere bizipen pertsonaletik abiatuz, osasun mentala jorratu zuen saioak, pandemiaren ondorioz inoiz baino gehiago azaleratu den gaia.
"En Jake" eta "Atrápame Si Puedes" liderrak
Xabier Lapitzek aurkeztutako "En Jake" saioa nagusi izan zen bere ordu-tartean, % 15,5eko audientzia-zatiarekin. Halaber, 78.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan. Ondoren, "Atrápame Si Puedes" lehiaketak lidergoari eutsi zion % 14,5eko kuotarekin eta 119.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan.