telebista
22:30ean
Gorka Urtaran, Juan Mari Aburto eta Eneko Goia, "El Club del Tupper" saioan errezetak prestatzen
EITB Media
Hiru euskal alkateak lehia estuan arituko dira Javi Sierra anfitrioi eta epaile dutela, gaur, ETB2n eta eitb.eus-en.
-
Javi Sierra alkateen anfitrioi "El Club del Tupper" saioan. Argazkia: EITB
Gaur une benetan berezia eskainiko du "El Club del tupper" saioak: Gasteizko, Bilboko eta Donostiako alkateek saioan parte hartuko dute eta lehia estuan arituko dira sukaldean Javi Sierra anfitrioi eta epaile dutela.
Gorka Urtaranek, Gasteizko alkateak, bere etxeko ateak irekiko ditu, arabar kutsuko errezeta bat eskaintzeko: barraskiloak. Amaginarrebak egiten dituen moduan kozinatuko ditu, eta hura ere ezagutuko dugu. Eta ez da hain gaizki moldatuko, suhiak sukaldean egindako lana aztertu ondoren, platerari oniritzia emango baitio. Errezeta honek pazientzia eta zehatza izatea eskatzen du.
Juan Mari Aburto Bilboko alkateak txahal-buztana prestatuko du saltsan, eta sukaldari profesional baten ukitua ere emango dio egindakoari. Hori bai, Bilboko arrastoa agerian geratuko da, alkateak tupperrak gainezka beteko baititu.
Azkenik, Eneko Goia Donostiako alkateak txipiroi batzuk prestatuko ditu bere tintan, arrantzatu berriak eta kontu handiz handiz prestatuak emaztearen begiradapean. Hortik aurrera, bere sukaldaritza-trebetasuna sartuko da jokoan.
"El Club del Tupper" astelehenean izango da ikusgai ETB2n eta eitb.eus-en, 22:30ean.