telebista
ZINEMA ETB-N
'The Food Club' film daniarra, gaur gauean, ETB2n eta eitb.eus-en
A.A.E.| EITB
Euren bizimodua aldatzeko beharra daukaten hiru emakume helduren istorioa kontatzen du 2020an estreinatu zen Danimarkako pelikula honek. 22:15ean eskainiko da ETB2n eta eitb.eus atarian. Ondoren, EITB Nahieran atarian egongo da ikusgai.
-
'The Food Club' filmaren kartela
The Food Club (Madklubben) pelikula izango da ikusgai gaur gauean ETB2n eta eitb.eus atarian. 2020ko urrian estreinatu zen Danimarkako film hau, eta bizimodua erabat aldatu nahi duten hiru emakume helduren istorioa kontatzen du.
Txikitatik lagunak diren hiru emakume dira istorio honetako protagonistak. Oso ezberdinak dira euren artean, baina helduaroan daude eta garai horretan bizitza oso krudela dela sentitzen dute.
Marie senarrak utzi zuen Gabon gauean. Ordura arte, familia perfektua eta zoriontsua zuela uste zuen, eta zur eta lur geratu zen. Bestetik, Berling bere adina ezkutuan duen emakume ezkongabea da. Bizimodu alaia daukan itxura ematen du, baina alabarekin dituen arazoak ezkutatzen saiatzen da. Azkenik, Vanja duela denbora bat hil zen senarraren oroitzapenekin bizi da oraindik, eta ez du aurrera egin nahi.
Sukaldaritza ikastaro bat egiteko asmoz, Italiara bidaiatuko dute hiru lagunek. Bizitza aldatzeko aukera izango dute bidaia horretan, eta, elkarri emandako babesari esker, etorkizun hobe baterantz abiatuko dira.
The Food Club filma "Cine Éxito" tartearen barruan izango da ikusgai, gaur, 22:15ean, ETB2n eta eitb.eus atarian. Ondoren, EITB Nahieran atarian egongo da ikusgai.
'The Food Club' filmaren fotograma bat