Itxi

telebista

22:30ean

Xabier Lapitz, Dani Alvarez eta Andrea Arrizabalaga, gaur gauean "El Club del Tupper"en

EITB Media

EITBko kazetariek sukaldean nola moldatzen diren erakutsiko diote Javi Sierrari.

  • Javi Sierrak aurkezten du "El Club del Tupper"

    Javi Sierrak aurkezten du "El Club del Tupper". Irudia: EITB

"El Club del Tupper" saioaren beste atal bat izango dugu gaur, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en. Oraingoan, EITBko hiru kazetari ezagun izango dira protagonista Javi Sierrak gidatutako saioan. Sukaldean nola moldatzen diren erakutsiko dute Xabier Lapitzek, Dani Alvarezek eta Andrea Arrizabalagak.

Lapitzek masailak ardo beltzean prestatuko ditu. Ez du hutsik egingo hondarribitarrak sukaldean, baina beharbada kantuan gehiago nabarmenduko dela ikus eta entzungo dugu; izan ere, ETBko kazetariak errepertorio zabala du, bilbainadetatik hasi eta Queenen kantuak tartean.

Dani Alvarezek, bere sustraiei aitormena eginez, galiziar salda bat eskainiko digu. Osagai guztiak izango ditu; ez zaio ezer faltako. Ezta greloak ere, jakina, nahiz eta horretarako esatari ospetsuak kontrabandora jo behar izan.

Azkenik, Andrea Arrizabalagak errezeta beganoa aukeratuko du, horixe baita berak aspalditik jarraitzen duen dieta mota. Andreak onddoekin eta parmentier kremarekin egindako orburuak prestatuko ditu, eta aurkariek aitzakia bakarra jarri diote: eskasa izatea janariaren banaketa.