telebista
22:30ean
Arabako zaporedun errezetak, gaur gauean, "El Club del Tupper" saioan
EITB Media
Martin Fizek, Inma Sharak eta Igor Gonzalez de Galdeanok Javi Sierrak aurkeztutako saioan neurtuko dituzte indarrak.
-
Javi Sierrak aurkezten du "El Club del Tupper". Argazkia: EITB
Arabako zaporedun errezetak eskainiko dituzte gaur gauean "El Club del Tupper" saioko lehiakideek. Javi Sierraren gidaritzapean Martin Fiz eta Igor Gonzalez del Galdeano kirolariek eta Inma Shara orkestra zuzendaria ariko dira nor baino nor kutixiz tupperak betetzen.
Martin Fizek bexamelaz gratinatutako bieirak prestatuko ditu. Inma Sharak, berriz, kardua osagai nagusi duen platera eta, Igor Gonzalez de Galdeanok bakailaoa tomate eta piperrekin.
"El Club del Tupper" 22:30ean dago ikusgai ETB2n eta eitb.eus-en.