Itxi

telebista

Kirolak

Arrauna, pilota eta txirrindularitza, asteburuan, zuzenean, EITBn

EITB Media

Bilboko Bandera eta Santurtziko Ikurrina, CaixaBank Masterseko bi partida, Donostiako Klasikoa eta Getxoko Sari Nagusia izango ditugu ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.

  • ETB Kirolak

    ETB Kirolak

Arraunak, esku pilotak eta txirrindularitzak osatuko dute asteburuko kirol eskaintza ETB1en eta eitb.eus-en. 

Traineru estropaden Euskotren eta Eusko Label ligetako 9 eta 10. jardunaldiak izango ditugu ikusgai larunbat arratsaldean (17:45ean) eta igande goizean (11:30ean): Bilboko Bandera eta Santurtziko Ikurrina. 

Pilotari dagokionez, CaixaBank Masterseko 3. jardunaldiko bi partida eskainiko dira: larunbatean, Zeanuritik, Altuna III-Aranguren / P. Etxeberria-Albisu; igandean, Oñatitik, Jaka-Tolosa / Peña II-Rezusta. Larunbateko jaialdia 22:00etan hasiko da Dario-O. Etxebarria / Zubizarreta III-Uriondo norgehiagokarekin eta igandekoa 17:00etan Agirre-Erasun / Elordi-Bikuña neurketarekin. 

Azkenik, bi txirrindularitza hitzordu izango ditugu asteburuan: Donostiako Klasikoa larunbatean eta Getxoko Sari Nagusia igandean. Donostian, goizean, 12:00etan, emakumeen proba jokatuko da eta arratsaldean, 15:00etan, gizonezkoena. Getxoko probaren emankizuna ETB4n hasiko da 12:00etan eta ETB1en jarraituko du 15:00etatik aurrera.