telebista
22:30ean
'Primeras vacaciones' komedia erromantikoa estreinatuko du "La Noche De..." saioak gaur gauean
EITB MEDIA
Gainera, Meghan eta Harry senar-emazteen bitxikeriak ekarriko dituzte eta Hawaiiko ur-jauzi ederrena non dagoen azalduko dute.
-
'Primeras vacaciones' filmaren irudia
Gaur gauean, "La Noche De.." saioak Primeras vacaciones komedia frantziarra estreinatuko du. Patrick Cassir zinemagileak zuzendutako film erromantikoa da eta Camille Chamoux aktore paristarra du protagonista nagusi. Bizitza errealean bikote dira eta eurek idatzi zuten filmaren gidoia, euren bizipen pertsonaletan oinarrituta.
La pareja más guapa del mundo bigarren atalak Meghan Markle aktorea eta Harry printzea ditu protagonista. Félix Linaresek senar-emazte hauen bitxikeria interesgarriak azalduko ditu, besteak beste, Netflixekin eduki digitalak garatzeko 100 milioi dolarreko kontratua sinatu zutela, esaterako.
Bestalde, Donde el cine nos llevó atalean Hawaiiko ur-jauzirik sekretu eta ezkutukoena non dagoen erakutsiko dute. Joan den ostiralean estreinatu zen Disneyren Jungle Cruise superprodukzio berriari esker ezagutuko dute toki hau; Dwayne Johnson eta Emily Blunt aktoreen eskutik gainera.
"La Noche De... Primeras vacaciones" gaur izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.