Itxi

telebista

22:15ean

'Safe' telesailaren estreinaldia, gaur gauean, ETB2n

EITB MEDIA

Zortzi atalez osatuta dagoen misterioz beteriko minisail britainiarra da. Gaur gauean, abuztuak 7, lehen lau kapituluak eskainiko dira.

  • 'Safe' telesailaren irudi bat

    'Safe' telesailaren irudi bat

Safe (2018) Harlan Cobenen eleberri batean oinarritutako telesaila da, eta Michael C. Hall, Amanda Abbington, Hannah Arterton eta Marc Warren ditu protagonista, besteak beste.

Inor ez da dirudiena. Protagonista guztiek sekretuak ezkutatzen dituzte eta horietako askok iragan iluna dute. Bere alaba nerabearen desagerpena dela eta, Tom Delaney (Michael C. Hall) kirurgilari pediatrikoa bere inguruko jenderen inguruan ez zekizkien kontuak deskubritzen hasiko da.

Tomek emaztea galdu zuen minbiziaren ondorioz, eta bi alaba nerabeekin batera Erresuma Batuko luxuzko bizitegi-auzo batean bizi da. Alaba nagusia desagertzeak lasaitasunik eza eragingo du komunitate osoan.

Gaur gauean, 22:15 aldera, ETB2k telesailaren lehen lau kapituluak eskainiko ditu. Emisioaren ostean, EITB Nahieran atarian izango dira noiznahi ikusgai.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista
  • Zinema