telebista
Audientzia oharra
'Teleberri 2', albistegirik ikusiena
A.E.
EITB
Euskadin jasaten ari garen hotzaldiari tarte zabala eskaini zion gaueko albistegia 445.000 ikus-entzulek jarraitu zuten.
-
Andrea Arrizabalaga eta Asier Odriozola. Argazkia: EITB.
ETBk atzo programazioan Euskadin dugun hotzaldiari eskainitako arretak erantzun zabala izan zuen ikus-entzuleen artean. Gaueko 'Teleberri' albistegia eguneko albistegirik ikusiena eta bere ordutegian audientzia buru izan zen. 'Teleberri 2'k %23,1eko audientzia zatia eskuratu zuen eta 218.000 ikus-entzule EAE eta eragin esparruan. Asier Odriozola eta Andrea Arrizabalagak aurkeztutako albistegia uneren batean 445.000 lagunek jarraitu zuten. Halaber, 2010eko ekainetik 'Teleberri'rik ikusiena izan da.
Eguerdiko 'Teleberr'ik ere marka egin zuen. Africa Baetak aurkeztutako albistegiak %23ko audientzia zatia izan zuen eta 172.000 ikus-entzulek ikusi zuten bataz beste. Orain arte urteko 'Teleberri 1' ikusiena izan da eta 357.000ko audientzia metatua izan zuen. Gaueko 'Eguraldia' tarteak ere urteko marka lortu zuen %19ko audientziarekin.
'Ni Más Ni Menos', ikusiena
Atzoko 'Ni mas, ni menos' saioa orain arteko ikusiena izan zen iazko otsailean estreinatu zenetik. Klaudio Landak aurkeztutako saioak %15,2ko audientzia zatia izan zuen eta 323.000 ikus-entzuleko audientzia metatua.
Bestalde, 'Euskadi Directo'k hotzeteari egindako jarraipenak ikusleen arreta harrapatu zuen. Saioak %11,8ko audientzia izan zuen eta 263.000 lagunek ikusi zuten saioa uneren batean.