telebista
EITBko kultur leihoa
'Mikel' Miriam Ortegaren lehen film laburra, 'EITB Kultura'n
A.E.
EITB
Horrez gain, Kukubiltxoren Inorako bidaian antzerkiaz arituko dira.
-
EITB Kultura. Argazkia: EIT
Aste honetan, 'EITB Kultura' saioak Mikel izeneko film laburraz jardungo du. Emakume gorputzean harrapatutako mutilaren historia kontatzen du. Miriam Ortega Dominguezek aurkeztuko du filma Zinegoak 2012n jaialdian. Kukubiltxo antzerki taldearen Inorako bidaian izeneko azken antzerki lana ere ezagutuko dute.
Musikari eskainitako tartean, Lisabö taldearen Animalia lotsatuen putzua lana aurkeztuko dute. Horrez gain, Igor Arzuaga eta Luis Vilek sortu duten Mara mara musika proiektuaz arituko dira.
'EITB Kultura' astelehenean ETB-1en 23:30ean dago ikusgai, asteartean ETB-2n 00:00etan eta ostiralean 22:30ean ETB-3n.