Itxi

telebista

22:30ean

Virginia Berasategi, Alicia Rueda eta Ingrid Betancor, gaur gauean, "El Club del Tupper" saioan

EITB Media

Javi Sierrak aurkeztutako saioak 'Mujeres de armas tomar' atala eskainiko du.

  • Virginia Berasategi "El Club del Tupper" saioan.

    Virginia Berasategi "El Club del Tupper" saioan.

Javi Sierrak aurkeztutako "El Club del Tupper" saioak hiru emakume izango ditu protagonista, gaur, Mujeres de armas tomar atalean: Alicia Rueda diseinatzailea, Ingrid Betancor kazetari eta influencerra eta Virginia Berasategi triatloi txapelduna.

Sukaldean duten trebetasuna erakusteaz gain, bakoitzak bere mugak gainditzeko bizipenen testigantza emango du. Izan ere, hirurek egoera oso zailei aurre egin behar izan diete bizitzan.

Sukaldeari dagokionez, Alicia Ruedak marmitako oso berezia prestatuko du, bere ukitu pertsonalarekin. Aliciak pikantea gehituko dio errezeta tradizionalari, aukera arriskutsua, dudarik gabe.

Ingrid Betancorrek bere senarra, Ibai Gomez Athleticeko jokalaria, izango du sukaldean laguntzaile. Galette iberiko mediterraneoa izeneko errezeta prestatuko du, urdaiazpiko iberikoarekin eta ortuko produktuekin egindako creppe-a.

Virginia Berasategi bere aldetik, sandwich bat egingo du, baina ez edozelakoa: soja saltsarekin marinatutako oilasko ogitartekoa izango da, ostra-saldarekin, eztiarekin, gazta-saltsarekin eta jengibre aromarekin egindakoa.

"El Club del Tupper" 22:30etik aurrera izango da ikusgai ETB2n eta eitb.eus-en.